Bidaia taldeak munduko musikak ekarriko ditu gaur Lugaritzera
Mixel Ducau eta Caroline Phillips Parisen ezagutu zuten elkar, eta elkarrekin Bidaia izeneko proiektua sortu dute. Elkarrekin euskal zein musika unibertsala sortu dute. Euskal iparraldeko melodia eta ohiko dantzen doinuetan oinarritutako musika da, baina munduko folkloreekin aberastu dute. Konposaketek eta ohiko kantuek osatzen dute Bidaiaren errepertorioa; euskaraz, ingelesez eta arabieraz.
Euskal ohiko tresnak, alboka eta ttun-ttuna, beste tradiziotik etorritako tresnekin nahasten dira, folk gitarra, zarrabetea, banbuzko klarineta edo indio txirula. Bikotearen sustrai musikal anizdunek aberastasuna eta egiazko giroa ematen diote euskal musikari, munduko musiken artean bere lekua aurkituz.
Bikotea Lugaritzen izango da gaur zuzenean. Emanaldia 21:00etan hasiko da, eta sarrerak 6 eurotan daude salgai.

