Bilduk ingurumen sarea utzi duela salatu du PSEk
Bildu Klimaren Babeserako Espainiako Hirien Sareko kide izateari uzten ari dela salatu du PSE-EEk. Denis Itxasok adierazi zuenez, sare honen parte egin zen aurreko gobernua eta Bildu ez da jada bilera horietara joaten.
Ez dute ulertzen zergatik egiten dien uko Bilduk sare hauei, eta esan zuten ez zutela begi onez ikusten erabaki horiek bere kabuz hartzea, zehazki, udalbatzari kontsulta egin gabe.

