Ion Aginalde presoaren askatasuna eskatu dute
Ion Aginalde euskal presoaren senide, lagun eta bizilagunek udaratik hona jasotako 3.000 sinadurak aurkeztu dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean. Sinadura horiekin Parte Zaharreko presoaren askatasuna eskatu zuten. Auzitegiko presidenteak hartu zituen, eta eskaria dagokion lekura bideratuko zuela esan zieten.

