Korrikalariaren Azoka zabaldu dute Belodromoan
Anoetako Belodromoan Korrikalariaren Azoka zabaldu dute, igandeko Behobia-Donostia lasterketaren harira. Bertatik igaroko dira milaka korrikalari euren dortsalak jasotzera, eta denetarik topatuko dute bertan jarri dituzten postu ugarietan.




