Sexismoaren aurkako ‘Flashmoba’ egingo dute
Larunbatean, indarkeria sexistaren aurkako Flashmoba egingo dute Bulebarrean. Eguerdiko 12:00etan izango da ekintza eta herritarrek parte har dezaten dei egin dute, denen artean indarkeria sexista gaitzetsi dezaten. Dantzaren pausu eta koreografia Beldur Barik webgunean daude. Lady Gagaren Telephone aukeratu dute flashmoba egiteko. Beldur Barik programak gazteek indarkeria sexistaren aurka eta aktiboan parte hartzea du helburu.

