Gozoak, diabetesaren egunean
Azaroaren 14a, Diabetesaren Nazioarteko Eguna da. Pastelak taldeko gozogileek eta Gipuzkoako Diabetikoen Elkarteak eguna ospatzeko gozo bat asmatu dute. Helburua ez da izan, berriz ere, diabetesa dutenentzako produktu bat sortzea, baizik eta familia guztiarentzako pastel bat sortzea. Tarta forma izango du eta 14N izena jarri diote. Salgai egongo da hurrengo astean.


