Erakusketaren aurkezpen ekitaldia (Argazkia: Kattalin Miner)
Bihar inauguratuko dute San Telmo Museoan ‘Badu Bada euskara mundu eleanitzean’ erakusketa
San Telmo Museoak eta Etxepare Institutuak euskarari eskainitako erakusketa egin dute. Joxean Muñoz Tabakalerako zuzendari ohiak zuzendu eta diseinatu du erakusketa. “Berehala ikusi genuen euskararen iraupena eta euskararen iraupena mundu eleanitzean zela erakusketaren ardatza. Baina guk ezin genuen gaia agortu. Gaia zabaldu egin behar genuen, eta erakusketa erabat irekia egin. Zein da helburua? Euskararen inguruan, hizkuntzen inguruan eta hizkuntzen arteko bizikidetzaren inguruan hizketa eragitea. Jendeak hitz egin dezala. Nork bere iritziak, gogoetak eta hausnarketak partekatu ditzala”, azaldu du Muñozek.
Sarrerak 3 euro balio du, nahiz eta astearteetan doakoa izango den. Otsailaren 17ra bitartean izango da ikusgai. Bestalde, erakusketaren bisita birtuala
Badubada.com webgunearen bidez egin daiteke.