Escudero maisuaren omenezko kontzertua egingo dute Viktoria Eugenian
Francisco Escudero (Zarautz, 1912, Donostia, 2002) musikagilearen omenezko musika emanaldia egingo dute hurrengo asteartean, azaroaren 20an. Ehun urte dira Escudero maisua jaio zela, eta Donostian hainbat ekitaldi egin dira mendeurrena ospatzeko. Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionalak eta Cultura Musical elkarteak hari eskainitako kontzertua egin dute Classic programaren barruan.
Asteartean izango da hitzordua, Viktoria Eugenia Antzokian, 20:00etan. Sarrerak salgai daude 17, 13 eta 10 eurotan. Hainbat musikarik Escuderok idatzitako obrak interpretatuko dituzte zuzenean.



