
Euskaraz sexologian erabiltzen diren terminoak zehaztu eta sistematzeko asmoz, Sexologia hiztegia egin du Euskal Herriko Unibertsitateak. Zehazki, Ibaetako Psikologia Fakultateak eta Euskara Zerbitzuak elkarlanean sortutako lana da. Guztira, 1.800 hitz inguru bildu dituzte. Gaztelaniazko, frantsesezko eta ingeleseko ordainak batu dituzte; eta ondoren, euskarazko definizioa gehitu diote. Interneten jarri dute hiztegia, hainbat arlotako profesionalen zuzenketak eta proposamenak jasotzeko helburuarekin, baita gizarte mugimenduetako militanteenak ere. Ondoren, beharrezko zuzenketak egin eta paperezko bertsioa ateratzeko asmoa dute.
Lana, Iñaki Ugarteburu Gastañares zenari eskaini diote, berak bultzatu baitzuen proiektua hasiera batean.