Konpostatzearen aldeko kanpaina egingo dute Antiguan, Igeldon eta Aieten
Datorren astelehenetik aurrera hainbat bilera egingo dira auzo konpostaiaren inguruan abiatzekoa den kanpainaren berri emateko. Etxean konpostatu eta konposta auzoaren onurarako erabiltzeko kanpaina izango da. Astelehenean, hilaren 19an, Añorga Txikin izango da bilera, Amassorrain Ikastolan, arratsaldeko 19:00etan. Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen barruko ekimena da hau, eta astelehenean bertan kanpaina honen inguruko xehetasunak emango ditu Donostiako Udalak.
Datorren astean beste hiru bilera izango dira. Asteartean Antiguon izango da bilera, arratsaldeko 19:00ean AEKren egoitzan. Asteazkenean Igeldoko Kultur Etxeaen izango da hitzordua, arratsaldeko 19:30ean. Azken bilera ostegunean izango da Aieten. Bilera arratsaldeko 19:00etan egingo da.


