Papingo industrialdera heltzeko errepideari "azken bultzada administratiboa" emateko eskatu du EAJk
Abenduko osoko bilkurara eramatea ere eskatu dio udal gobernuari
EAJk Hirigintzako zinegotzi Ricardo Burutarani eskatu dio azaltzeko zergatik ez duen osatu Papin-Molinaoko industrialderako sarrerako errepidearen hiri berrikuntzako Plan bereziaren espediente administratiboa. EAJen arabera, joan den apirilean osoko bilkurak mozio bat onartu zuen, espediente administratiboa amaitzeko: “Sei hilabete pasa ondoren eta proiektua EAJen eta Bilduren arteko Inbertsio Planean aurreikusi bazen ere, Gobernuak ez du espedientea bukatu” nabarmendu du EAJko zinegotzi Iñaki Gurrutxagak.
“Papingo espedientea amaitzen ari da: udal Gobernuak pilak jartzen baditu, abenduko Osoko Bilkurara eraman dezakeela uste dugu”, adierazi du Gurrutxagak. Espedientea burutzeko bi tramite falta direla azaldu du zinegotziak: “lurraren ingurumeneko egoeraren azterketa eta Pasaiako Udalak aurkeztutako alegazio bati erantzun administratiboa ematea”, esan du zinegotzi jeltzaleak.


