Realean erretiroa hartzea da Claudio Bravoren ametsa
Atezainak 2017ra arte luzatu du kontratua
Claudio Bravo pozik dago, Realarekin kontratua luzatu duelako 2017. urtea arte. Atezain txiletarrak esker ona azaldu du, klubak emandako konfiantzarengatik. Realean erretiroa hartzea duela amets adierazi du Bravok; eta talde txuri-urdinean jarraitu nahi du gozatzen eta aurrera egiten. 29 urte ditu jokalariak.



