Sustapenak egindako txosten baten arabera, 2016 hiriburutzak urtebeterako 1.800 lanpostu sortuko ditu hirian
Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuak ekarriko dituen onura ekonomikoak neurtu dituzte
Udalak eta Donostiako Sustapenak gaur aurkeztu duten txosten baten arabera, 2016 hiriburutzak 221 milioi euroko ekarpena egingo du zerbitzuen sektorean; eta 3.700 lanpostu sortuko ditu. Lanpostu horietatik 1.800 urtebeterako izango lirateke; eta besteak aldi laburrago baterako. Turismoari dagokionez, hiriak 1.400.000 bisita gehiago hartzea aurreikusi du txostenak.
Palmer izena du txostenak, hala izena dutelako Europako hiriburutzek ekarritako emaitza ekonomikoak neurtzeko ikerketek. Donostian Sustapenak gidatu du txostena, espezializatutako hainbat enpresekin elkarlanean.


