TAO makina bat (Argazkia: Xabier Etxabe)
Ordenantza berriak egoiliar txartela lortzea erraztuko du eta hainbat TAO eremu aldatuko dituzte
Adostasuna lortu du udal gobernuak TAOren ordenantza berria onartzeko. Adostasunari esker, hilaren 29ko udalbatzarrean onartuko dute ordenantza.
Mugikortasun zinegotzi, Jon Albizuk adostasun hau udal gobernuarentzat oso positiboa dela adierazi du. Azaldu du, urte osoan zehar egindako lana azpimarragarria dela, izan ere, ezberdinen arteko akordio bat adosteko balio izan duelako.
Azaldu zuenez, espazio publikoaren batzordean, agerian geratu zen ordenantza berriak «nahiko babes» jaso duela bere onarpenerako.
Albizuk azaldu du udal taldeak duela urtebete jarri zuela talde guztien eskuetan informazio teknikoa hobekuntzak eta aldaketak egin zitzaten: «Hasieratik ikusi genuen ordenantza berri bat idazteko beharra zegoela eta ez ginela aldaketa puntualak egitera mugatu behar».
Erabiltzaileei erraztasunak
Ordenantza aldatzearen helburua, erabiltzaileentzako errazagoa izango zen egitura juridiko bat ezartzea zen; «erabiltzaileek tresna askoz ere bizkorrago bat izateko», azaldu du.
Zentzu horretan, zehaztu du dokumentu berriak izapideak azkartuko dituela. Azaldu du, egoiliar txartela lortzea ez dela horren burokratizatua egongo; «hemendik aurrera txartel hori eskuratzea askoz ere errazagoa izango da egoiliarrentzat», adierazi du.
Arautu beharreko eremu ezberdinen inguruan bestalde, Dokumentu berriak, bestalde, ordenantza berriak hausnarketa egitea baimendu duela azaldu zuen. Albizuren hitzetan, hausnarketa horrek arautzeko beharra ez zuten eremu batzuk kanpoan uztea eragin du. Gune horien artean, besteak beste, industria guneak daude. Era berean, erregulatutako eremu batean alboan gainezka zeuden eremuak arautzea ekarriko duela azaldu du.
Oposizioaren jarrera ona
Albizuk azpimarratu nahi izan zuen, oposizioko taldeek prozesu honetan izan duten jarrera, zehazki PP eta EAJren borondate ona; «PPri urtean zehar egindako lana eskertu nahi diot, izan ere zero minututik hartu dute parte bileretan oso modu aktiboan», azaldu du. Era berean, EAJk egindako lana ere eskertu du; «hala nola EAJri, alor honetan egin dituen ekarpenengatik», adierazi du.
Azkenik PSE-EEren jarreraz aritu zen: «Zoritxarrez, alderdi guztiek ez dute izan lan etengabe honekiko jarrera eta zuhurtasun berdina. PSEren ekarpenak jaso nahi izan ditugu ere dokumentua egiteko garaian, izan ere, orain planteatzen ari direna teknikoekin alderatzeko aukera izango genuke».