Bilduk Eusko Trenbide Sareko zati berrien jarraipena egingo duen batzorde ez iraunkor bat sortuko du
Bilduk Eusko Trenbide Sareko Topoaren Donostialdeko zati berrien exekuzioaren jarraipena egingo duen batzorde ez iraunkor bat sortzeko proposamena erregistratu du gaur. Azken urtean zehar Eusko Trenbide Sareko Topoaren lurperatzearen lehen fasea osatu dute Donostian, zehazki Loiola-Herrera trenbide zatiari dagokiona. Hurrengo urteetan, ondorengo lau faseak egingo lirateke, eta obrek udal herriko hirigune handienetan eragina izango dute, hiri sarrera eta irteera bide garrantzitsuenetan, besteak beste. Horren harira udal teknikariak lanean dabiltza obren eraginak ahal den heinean murrizteko, baina nabaria da afekzioak handiak izango direla; garraio publikoan, mugikortasunean, eta komertzioan.
Proposatutako batzordea ez iraunkorra litzateke, hamabi hilabeteko luzapenarekin. Hilabetean behin biltzekoa, eta alkateak eta udal talde bakoitzeko bi ordezkarik osatuko lukete.