Indarkeria sexistaren aurka mobilizaziora deitu du Bilgune Feministak
Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunean hainbat ekimen eta manifestazio izango dira.
Azaroak 25a gertu dago eta Bilgune Feministak, urtero bezala, indarkeria sexista salatu du, eta baita instituzioak interpelatu ere; “urtero bezala, tamalez, saminez eta amorruz, gurean ere indarkeria hau birsortu eta iraunarazten dituzten instituzioak interpelatu eta salatu nahi ditugu”, adierazi dute. Eta hartu beharreko neurriak hartzeko eskatu diete.
Ez dute ahaztu nahi izan egun bizi dugun krisi eta murrizketa garaiek emakumeei are gehiago eragiten diela.
Bestalde, Euskal Herrian urte honetan 5 emakume erail dituztela gogorarazi dute; “hala, indarkeria kasuek ere gora egin dute”, salatu dute.
Azkenik, dei egin dute azaroak 25eko mobilizazioetan parte hartzera. Donostian, igandean eguerdiko 13:00etan irtengo da manifestazioa Bulebarretik.