Lehendakaritzari AHTa gelditzeko eskatu diote baraugileek
Gutun bat helarazi dute Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, elkarretaratzea egiten dutenen artean.
Gipuzkoako AHTaren aurkako baraugileen taldeak elkarretaratzea egin du Andia kaleko Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Lurraren txikizioa irudikatzen zuen antzerkiaren ostean, eskutitz bat helarazi diote Jaurlaritzari.
Eskutitzean, besteak beste AHTa gelditzeko, trenaren inguruko eztabaida berriro jendarteratzeko eta “obretako zulora baliabide publiko gehiago ez botatzeko”, eskatu dute.
Egun hauetan baraualdiekin eta ekimenetan parte hartzera deitu dute.