(Argazkia: Vermont C2)
Donostiako XIV. Indoor herri estropada jokatu zuten Benta Berrin, joan den larunbatean. Guztira, 328 partaide bildu zituen lehiak, eta Euskal Herriko partaideez gain, Bartzelonako, Mallorcako, Galiziako eta Zaragozako kirolariak aritu ziren, besteak beste. 2.000 metroko distantzia egin zuten arraunlariek, euren adinaren eta pisuaren araberako mailetan banatuta. Emakumezkoetan, Cristina Marques izan zen irabazlea, 8 minutu eta 46 segundoko denborarekin; eta gizonezkoetan, Jose Manuel Crespo izan zen azkarrena, 6 minutu eta 54 segundorekin.