Bilgune Feministako kideak (Argazkia: Kattalin Miner)
Kaleak hartzera dei egin eta egitura aldatzeko borondate politikoa eskatu ditu; igandean protesta egingo du
Azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, mobilizazioetara deitu du Bilgune Feministak atzo egindako agerraldian.
Emakumeen aurkako indarkeria eta sexismoa egiturazkoak direla gogorarazi zuen eta hori bera iraunarazten duten instituzioei zuzeneko interpelazioa egin zien; «guk geuk botere sistema honetan jokatzen dugun paperaz ohartarazi eta neurriak hartzeko exijitzen dugu», adierazi zuen Joana Aurrekoetxea Bilgune Feministako kideak.
Ez zuten ahaztu nahi izan, krisi eta murrizketa egoera honetan emakumeen aurkako indarkeria areagotu besterik ez dela egiten.
Bulebarrean, 13:00etan
Azkenik, jendarteko eragile eta norbanakoei dei egin zien eztabaida sozialera; «erantzukizuna guztiona baita», gaineratu zuen Aurrekoetxeak. Bestetik, emakumeei dei egin zieten bereziki mobilizazioetan parte hartzera eta erasorik ez onartzera.
Hala, Donostian igandean izango da manifestazioa 13:00etan. Bulebarretik irtengo da.