Sortzaile prozesua abian jarriko du Sortuk
Ezker abertzalea hamar urtez legez kanpo egon ostean, Sortuk joan den ekainean lortu zuen legezkotasuna. Alderdi politikoak Sortzaile prozesuari ekingo dio larunbat honetan. Herriz Herri eta auzoz auzo batzarrak egin eta eztabaida bidez ekarpenak jasoko dituzte. Donostia hamahiru gunetan banatu dute, eta horietan guztietan bilera bana egingo dute hurrengo egunetan: Azaroaren 24an, abenduaren 15ean, urtarrilaren 26an eta otsailaren 9an.
Sortu alderdiko kideak eztabaida prozesuan parte hartzeko deia egin du bideo honetan. Euren burua “independentistatzat eta ezkertiartzat” duten herritarrak gonbidatu ditu. Bihar Pikazari egindako elkarrizketa irakurri ahal izango duzu Irutxuloko Hitzan.