Teknologia berrien bilgune izango da Kursaal
Xare Euskal Kultura Digitalaren Azoka aurkeztu dute San Telmon, ekimena hasteko atarian denean. DJ Makala eta Xareko koordinatzaile Iñigo Martinez izan dira agerraldian. Hain zuzen ere, ostiralean eta larunbatean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, mahai-inguruak, hitzaldiak, multimedia instalazioak, ikus-entzunezkoak, ikastaroak eta abar izango dira Kursaalen. Azoka Eragin enpresak antolatu du, Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Sarrera doakoa izango da.
Jarduerez gain, “E-gitasmoak” ekimenaren barne, Euskal Herriko hainbat enpresek beren azken lanak aurkeztuko dituzte (EITB, Elhuyar, Euskaljakintza).
Euskal Kultura Digitalaren Azoka ostiralean eta larunbatean egingo dute