Trueban astebetez izango da 'Barrura begiratzeko leihoak' dokumentala
Ofizialki Bilbon estreinatu ondoren, Zinez ekoiztetxearen Barrura begiratzeko leihoakdokumentala Euskal Herriko beste zinema areto komertzialetara iritsiko da. Donostian Trueban proiektatuko dute. Ostiralean estreinatuko dute bertan, eta astebetez egongo da ikusgai. Zinez ekoiztetxeak adierazi du filmak jasan duen jazarpenaren ondorioz arazo asko izan dituela filma promozionatzeko lanetan. Egun Auzitegi Nazionalaren ebazpenaren zai daudela gogora ekarri du.
Filmaren DVDa salgai egongo da Durangoko Azokan, Zinez ekoiztetxearen standean.