Itsaso Gutierrez, gaur goizeko aurkezpenean (Argazkia: Estitxu Zabala)
“Azken urteetan gitarra jotzen bakarrik aritu nintzenez, banituen abesti zahar batzuk nire kutxatxoan gordeta nituen, eta horiek defendatzeko gogoa nuen”, azaldu du Itsaso Gutierrez musikari donostiarrak. Izan ere, gaur goizean bere musika talde berriaren lehen diskoa aurkeztu du, Kaxilda liburu dendan. On da taldearen izena, baita diskoaren izena ere; eta baikortasuna helaraztea da izenaren helburua. Finean, emakumea izanik, emakumeek bizitzan dituzten kezkak eta desioak islatu nahi ditu abestien bidez.
Diskoa bost eurotan dago salgai, eta Donostian, Amara Zaharreko Kaxilda liburu dendan bertan eros daiteke. Disko gehienak, ordea, kontzertuetan saltzeko asmoa dute, eta taldearen web orrian ere salgai jartzeko asmoa dute.