Bilduri Illunbeko zezen plaza lehiaketara ateratzeko eskatu dio PSEk
Gehiengoz iraileko udal batzarrean hala erabaki zela eta, zezen festak hirira itzultzeko interpelazioa jarri dute
Illunbeko zezen plazari erabilera emateko beharreko lehiaketa deitzeko eskatu zion Bilduri atzoko agerraldian PSE-EEk. Marisol Garmendia zinegotziak gogorarazi zuen, iraileko udal batzarrean erabaki zela hori bera. Gainera, interpelazio bat jarri diete, bete dezaten. Garmendiaren esanetan, gezurra delako Bilduk adostasunez lan egiten duela. Hiru mozio daudela zezen plazaren alde adostuta esan zuen azkenik, eta betetzeko eskatu.
Lehiaketarako baldintzak
Bestalde, lehiaketarako baldintzak ateratzeko eskatu zuen, esan zuenez, Bilduk norbaitek zezen plazarengatik interesik ez duen artean ez ditu aterako eta; «alderantzizko mundua da hau», amaitu zuen.

