Iñaki Gonzalez, Egiako epaitegian, lokala ordainetan emateko eskaera egin zuenean. (Argazkia: Kattalin Miner)
Donostiako Epaitegiak Iñaki Gonzalezen kasuaren epaia eman du: Lokal bat ordainetan ematearekin zorra kitatzearen aukera baztertu du. Amaratarrak 2008an lokal bat erosi zion bere semeari, etxebizitza egiteko asmoz. Gonzalezek, ordea, ezin izan zuen hipoteka ordaindu. Epaiketan lokala ordainetan eman ahal izateko eskaria egin zuen.
Epaiak aukera hau baztertu egin du, eta honen bidez, Kutxak Iñakiri eskatu ahal izango dio 12.000 euroko zorra ordaintzeko. Stop Kaleratzeak plataformak adierazi du Iñaki Gonzalezek bere etxebizitza familiarra, bere ondare bakarra, eman beharko duela ordainetan lokalaren hipoteka ordaintzeko.
Kutxak 113.ooo eurotan tasatu zuen lokala Gonzalezi hipoteka emateko orduan. Enkantean, ordea, 68.000 eurogatik bereganatu zuen Kutxak. Stop Kaleratzeak plataformaren arabera, Kutxak 119.000 eurotan jarri du salgai lokala: “Horrekin guztiarekin zorra aski ordainduta egon beharko luke”, esan zuen abokatuak.
Stop kaleratzeak plataformak esan du helegitea jarriko duela auzitegi probintzialean.