(Argazkia: Onmusika.com)
Itsaso Gutierrez donostiarraren proiektu berria da On musika taldea. Diskoa osatu berri du hirukoteak, eta gaur bertan egingo du aurkezpen prentsaurrekoa, Kaxilda liburu dendan. Bihar, berriz, Groseko Kortxoenea gaztetxean diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko du taldeak, 21:30ean. Jauko barik, Keike eta Xarma taldeetan aritutako musikaria da Gutierrez, eta Bermeoko Ibai Suarez baxu-jotzailearekin eta Berrizko Denis Alberdi bateriarekin osatu zuen On, duela hilabete gutxi . Emakumeen ikuspegitik sortutako abestiek bete dute diskoa, eta Gutierrezek gitarra eta ahotsa jarri die.