Udal ordezkariek euskara izan dute hizpide
Bagerak antolatuta, hizkuntz politikaren egungo egoeraren inguruan mahai-ingurua egin dute
Donostiako udaleko alderdietako ordezkariek haien ikuspuntua eman dute euskara eta hizkuntza politikaren inguruan. Euskara delegatu Nerea Txapartegi (Bildu), Miren Azkarate (EAJ), Iñigo Arcauz (PP) eta Marisol Garmendia (PSE-EE) izan ziren atzoko mahai-inguruan. Irutxuloko Hitzak bideo batean jaso ditu zinegotzien adierazpenak.