Udal garbitzaileek haien soldatak eguneratzeko eskatu dute
Hitzarmenak ez direla betetzen eta 2011tik soldatak izoztuta dituztela salatzeko egin dute protesta
Udal eraikinak garbitzen dituzten langileek protesta egin zuten atzo udaletxe aurrean. ELA eta LAB sindikatuek deituta, haien soldatak eguneratzea eskatu zuten. Salatu zutenez, 2011tik haien soldatak izoztuta dituzte, nahiz eta maiatzean onartu ziren «prezio guztiak» eguneratzeko baldintzak.
FCC eta Valoriza enpresek udalarekin duten hitzarmena «hiltzen» utzi nahi dutela salatu zuten, eta baldintza horiek ez dituztela aplikatu nahi.
120 langile
Edurne Iriondo, ELAko ordezkariak azaldu zuen, haien ustetan udaletxearen ardura dela egiten dituen kontratuen baldintzak bermatzea.
Guztira 120 dira kaltetutako langileak, eta azpimarratu dute, beraien egoeraz gain, enpresek egiten dituzten kontratu berrietan ere ez dela hitzarmena aplikatzen ari, eta horiek %15 gutxiago kobratzen dutela.

