'Tomaxi' izango da Santo Tomas eguneko protagonista
Santo Tomas egunean herritar guztien arreta bereganatuko duen txerriak Tomaxi izena du. Hala jakinarazi du Donostia Kulturako Festak unitateak. Egun 325 kilo ditu, eta feria egunean 350 bat kilo inguru izango ditu. Leitzako Arro baserrikoa da, eta Kristina Saralegi izan da hazlea.


