210 tona zabor kendu dituzte zelaitik
Marrutxipiko zelai garbitua azaltzen du argazkiak. Baina ez da beti horrela egon. Hain zuzen ere, zabor eta obra hondakinez beteta zegoela salatu zuten urria hasieran. Udal gobernuak ADIFek bertara jaurtitako hondakinak kentzeko eskatu ziola esan zuen momentu hartan. Egun, behin ADIFek bere betebeharra egin eta gero, udalak gainontzeko 210 tonak kendu ditu. donostiako udala


