Giorgio Bassmatti, musikari amaratarra. (Argazkia: Juan Gonzalez Andres)
Harrobia Zuzen kontzertu programaren hirugarren denboraldia abiatuko da ostiral honetan, abenduak 14, Dokan. Hamargarren emanaldi horretan, talde batek eta bakarlari batek parte hartuko dute: Balerdi Balerdik (Power pop, Iruñea) eta Giorgio Bassmattik (Pop, Donostia). Ondoren, DJ Erdik pozzpop saioa eskainiko du.
Giorgio Bassmattiri dagokionean, abestiak sortzen ditu, abesti soilak, baina bereak. Pop musika jorratzen du, baina bere erara. “Egile nahiko itxia naiz. Nire bizitzari abesten diot”, adierazi dio Amarakoak IRUTXULOKO HITZAri.