Erakunde eta udaleko ordezkariak (Argazkia: Donostiako Udala)
Legealdi honetan egin duten bigarren lagatzea da; aurrekoan 11 lokal utzi zizkien 15 erakunderi
Donostiako udal gobernuak, zortzi lokal utzi dizkie irabazi asmorik gabeko bederatzi erakunderi. Erabakia, Tokiko Gobernu Batzordeak berretsiko du ostiral honetan.
Hain zuzen ere, bigarren lokal esleipena da hau. Maiatzean, hamaika lokal utzi zizkieten hamabost erakunderi. Partaidetzako zinegotzi ordezkari Axier Jakak azaldu duenez, “inoizko lagapen anitzena” izan zen.
Goizean egindako agerraldian, zinegotzi zein elkartekidea egon dira bertan. Denek adierazi nahi izan diete udal gobernuari esker ona. Haurralde Fundazioko Patricia Poncek esaterako, azladu du, nola zazpi urte baina gehiago zeramatzaten lokal bila; “eskerrak eman nahi dizkiogu legealdi honi, behingo entzun gaituztelako”, esan du.
Jakak azkenik elkarteen garrantzia azpimarratu du eta gogorarazi du, guztira 174 lokal daudela egun, 186 erakunderen eskuetan.