Iban Viaga, konkistatzaile izateko jaiotako loiolatarra
Telebistaren mundua oso gogoko du, baita kirola eta lehia ere, beraz, El conquistador del Aconcagua telebista saioa Iban Viagaren neurrira egina dago. Loiolakoa orain arteko casting guztietara aurkeztu izan da, eta aurten, azkenean, Etb-2 telebista kateko reallity ezagunean parte hartzea lortu du. Datorren igandean argituko da zein izango den saioko irabazlea, Kote, Laiseka edo Iñaki. Viaga lehiakide gogorra izan da, baina ez zen Aconcaguagako tontorra zapaltzeko aukera izan zuen horien artean geratu; lehiatik kanpora geratu baitzen azken aukeran. Oso pozik dago saioan izandako ibilbidearekin, “naturala” izan dela baitio. Irribarre handi batekin jaso du IRUTXULOKO HITZAren bisita, eta bere esperientziaren berri eman dio. Biharko egunkarian elkarrizketa oso irakurtzeko aukera egongo da.


