Larramendi Ikastetxeko haurrek beteko dituzte Danborradako ohorezko karguak
Danbor Nagusia izatea Ikasbide Ikastolako ikasle bati egokituko zaio
2013ko Haur Danborradako ohorezko karguak nork beteko dituen jakinarazi du antolakuntzak. Ikastetxe guztien artean zozketa egin dute, eta Larramendi Ikastetxeari egokitu zaio protagonista izatea. Baita Ikasbide Ikastolari ere, bere ikasle bat izango baita Danbor Nagusia. Hurrengo danborradan, beraz, Larramendikoak izango dira Jenerala eta bere Laguntzailea. Haiek izango dute Alderdi Ederren konpainiak ikuskatzeko ardura. Udaletxeko balkoi nagusira igo eta, Easo Ederrarekin, bere damekin eta Danbor Nagusiarekin batera, alkatea eta haur guztiak agurtuko dituzte.

