'Tradizioa lege' antzezlana estreinatuko du Zurriola Antzerki Eskolak
Zurriola Antzerki Eskolako Biga Taldeak antzezlan berri bat estreinatuko du, Egiako Gazteszenan. Tradizioa lege izena du Joserra Fachadok zuzendutako lanak, eta Chapelcross familia du protagonista: Charles, Emily, Margret, Anne, Tommy eta Alexandra. Familiako kide guztiak elbarriak dira eta aulki gurpildunean mugitzen dira alde batera eta bestera. Gainera, sekretu asko gordetzen ditu eta obran pixkanaka azaleratuko dira. Bost urtetik behin, Chapelcross familiak lasterketa bat antolatzen du, eta antzezlanean lasterketaren aurreko egoera eta ondorengoa agertuko dute.


