Gari, Montxo eta Joselontxo.
Urtarrilean Joselontxorekin elkartuko dira berriro ‘Kontxo, Kontxo…’ ikuskizuna prestatzeko
Donostiako Gabonetako argiak pizteko ekimena Martutenen egin dute aurten, eta bertan giroa alaitzen aritu ziren Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoak. Orain, Madrilera bidaiatuko dute taldeko bi pailazok, Gari Muñozek, Gari, eta Ramon Irizarrek, Montxo. Bertan Gabonetako zirko ikuskizun erraldoi batean parte hartuko dute. Zehazki, Europan barrena ezagunak diren Tutik Clowns izena erabiliko dute, Mundial zirkoan. Urtarrilaren 7ra arte, malabaristak, ekilibristak, akrobatak, zaldiak, lehoiak, izango dira zirkoan. Bertan, Tutik Clowns pailazoak izango dira umorearen maisuak.
Gabonak igarotzean, Gari eta Montxo Euskal Herrira itzuliko dira berriro, Joselontxorekin batera plazak eta antzokiak alaitzeko. Udaberrian,
Kontxo, kontxo…, ikuskizun berria estreinatuko dute.