Emakumeek bizi duten egoera latzaren aurkako protesta
Emakume Askeak taldeak protesta egin zuen atzo Emakumea eta pobrezia lelopean. Emakume izate hutsagatik sufritutako zapalketa bikoitzaren aurkako performance bat egin zuten Artzain Onaren plazan. Krisi ekonomikoa, murrizketak eta eskubideen urraketaren ondorioz emakumeek bizi duten egoera latza salatu zuen.