‘San Telmo bertatik bertara’ programarekin museoa herritarrengana hurbildu nahi dute
San Telmo Museoak San Telmo, bertatik bertara izeneko programa abiatuko du. Hainbat ekimenen bidez, museoaren barne lanean eta bere bildumatan sakontzea ahalbidetuko dute. Hala, museoak bere ondarearen balioa azpimarratu nahi du, eta aldi berean, publikoarengana gerturatu. Hala, esaterako, Altzoko Handiarekin erlazionatutako pieza sorta bat erakusketa iraunkorrean txertatu du San Telmok, eta pertsonaiaren inguruko jarduera sorta programatu du. Gabonetan, esaterako, haurrei hurbildutako jarduerak egingo dituzte. Informazio gehiagorako: Santelmomuseoa.com.


