Zeliakoentzako aukera ere bada
Ekintza ikastolak Konstituzio plazan duen postuan, zeliakoentzako bokatak eskaini dituzte aurten. Hala, glutenik gabeko otartekoak goizetik saltzen ari dira. Ikasbidaiarako dirua lortu nahi dute ikasleek, eta otarteko horiek uste baino gehiago saltzen ari direla diote, zeliakoek asko eskertzen dutela aukera hori egotea.


