Bera Berako jokalariak entrenamenduetara itzuli dira. (Argazkia: berabera.com)
Gabonetako etenaldiaren ostean, Bera Bera Eskubaloiak atzo ekin zien berriro ere entrenamenduei. ABF Ligako hamaikagarren jardunaldiari begira dago jada taldea. Izan ere, Zuazo Barakaldoren aurka jokatuko du Bera Berak, urtarrilaren 9an, asteazkenean, 19:00etan. Etenaldia izan arren, taldekideek ez dute ia atsedenik izan. Lau lagunarteko jokatu dituzte gizonezko taldeen aurka, eta beste bat Oñatin, erraz gainditu zuten Zuazo Barakaldoren aurka.
Asteazkeneko partidaren ostean, norgehiagoka garrantzitsua izango du Bera Berak Rocasaren aurka, urtarrilaren 12an, 18:30ean. Jardunaldi interesgarria izango da, Alcobendasek (laugarrena) eta Elchek (bigarrena) ere elkarren aurka jokatuko baitute. Ligako lehenengo itzuliari amaiera emateko Reyes Karrereren taldea Castro Urdialesen aurka arituko da Bidebietan, San Sebastian Egunaren bezperan; hau da, urtarrilaren 19an, 17:00etan.