Ivan Paunic eskolta serbiarra. (Argazkia: GBC)
Denboraldia amaitu arte izango da taldean
Ivan Paunic (Belgrado, 1987) izena du Lagun Aro GBCko eskolta berriak. 1.94 metroko altuera du eta 90 kilo ditu 25 urteko jokalariak. Lehen aldiz parte hartuko du Endesa ligan. Paunicek eskarmentua du Italia, Errusia, Grezia, Serbia eta Ukraniako ligetan. Azken liga honetan jokatu du orain arte, Azovmash Mariupol taldean.