
Realeko Superligako futbol taldearen egutegiko argazkia. (Argazkia: realsociedad.com)
Gaurtik kalean da Realeko emakumeen futbol taldeko egutegia. Eusko Opticos, Bizikide eta Dana Ona izan dira egutegiaren babesleak, eta taldekideek egutegi sorta handi bana oparitu diete euren bezeroen artean banatzeko. Aintzane Encinas, Maialen Zelaia eta Sokoa Azkarate jokalariak eta Unai Gazpio entrenatzailea izan dira egutegiak banatzearen ardura hartu dutenak; eta Realak guztia
bideo batean bildu du. Egutegiak doan jaso ahal izango dira aipatutako tokietan, baita Realeko denda ofizialetan ere.