Bernabeun garaipena lortzeko aukera galdu du Realak
Gogor saiatu da gaur Reala Bernabeun, baina bigarren zatian aurrea hartu dio Real Madrilek.
Lehen zatian Real Madril baino gehiago izan den arren, Christiano Ronaldok Realak irabazteko zuen aukera zapuztu dio bi golekin.
Xabi Prietok esperantza eman die realzaleei, lehen zatian Real Madrilekin bina berdintzea lortu baitu. Reala, ordea, berdinketarekin konformatu da, eta bigarren zatian Bernabeun garaipena lortzeko aukera bat galdu du Realak.
Atsedenalditik bueltan ez dio hasieran erakutsi duen indarrari eutsi, eta 4-3 galdu du. Ronaldok bi gol sartu ditu bigarren zatian, eta Prietok hirugarren gol bat sartzea lortu duen arren, garaipenak ihes egin die.
Hurrengo bi partidak etxean jokatuko ditu Realak, Deportivo eta Bartzelonaren aurka.

