Ibon Esparza uliatarra izan da lehen donostiarra

Imanol Cruz Errege Kroseko ibilbidean.
Korrikalariak 16. postua lortu du sailkapen orokorrean Ibon Esparza izan da Errege Krosa azkarren egin duen donostiarra. Uliako korrikalariak lasterketa polita egin du. Hamaseigarrena izan da helmugara iristen. 32 minutu eta 33 segundoko marka egin du. Bigarren donostiarra Imanol Cruz intxaurrondotarra izan da. Hiru segundo geroago iritsi da helmugara. Ez dute, ordea, lehen hiru gipuzkoarren podiumean sartzea lortu. Emakumezkoen sailkapenean, berriz, Eider Gorostegi izan da lehen donostiarra 42 minutu eta 14 segundoko marka egin du.

