
Lagun Aro GBCk aurkari handi bat zuen gaurko partidan. Bartzelonaren aurka jokatu du Palaun, eta jipoia jaso du (98-50). Partidaren hasieratik gailendu da Bartzelona, eta Lagun Arok ezin izan du ezer egin haren defentsa indartsuaren aurka. Jermaine Taylorrek lortu ditu lehen puntuak GBCrentzat; Doblasek eta Woodsek, ondoren. Halere, lehen laurdenerako Lagun Arok ezin izan du ezer egin Bartzelonaren erasoaren aurka (30-13).
Markagailuari buelta emateko saiakera guztiek huts egin dute, eta atsedenerako GBCren puntuak bikoiztu ditu Bartzelonak (50-28). Bartzelona 39 puntuko abantailarekin iritsi da azken laurdenera (77-38), eta garaipena lortu du (98-50) ahalmenik gabe geratu den GBCren aurka.
Datorren astean Valentzia jasoko du Lagun Arok, eta horrekin bukaera emango dio lehen itzuliari.