
Mohammed Blal atleta marokoarra.
83. Errege Kroseko irabazlea Mohammed Blal marokoarra izan da. Iazko marka hautsi du atletak, 25 segundu azkarrago egin baitu. 29 minutu eta 8 segundotan egin du 10 kilometroko ibilbidea. Azkarrena izan da, eta lasterketan abantaila handia hartu die haren atzetik ari zirenei; 200 metroko aldea ere hartu die. Manolo Penas galiziarra izan da bigarrena; 9 segundura iritsi da helmugara. Eta hirugarrena, Muleta Bisa etiopiarra.

Lasterketako emakume azkarrenak.
Etiopiarrak, emakume azkarrenak
Emakumezkoen sailkapenean etiopiarrak izan dira nagusi. Chaltu Tafa, Trihas Gebre eta Ayele Tsegereda igo dira podiumera. 32 eta 25 segundotan iritsi da Tafa helmugara. Hamalaugarren, hamabosgarren eta hogeigarren postua lortu dute, hurrenez hurren, sailkapen orokorrean. Gebrek bigarren postua errepikatu du, iaz bezala. Tamalez, sailkapenetik kanpo geratu da hiru urtez irabazle izan den Malika Asahssah. Ibilbidea ezin izan du bukatu.