
(Argazkia:realsociedad.com)
Bernabeuko partidaren ondoren, Reala gaur 11:00etan itzuliko da lanera Deportivoren aurkako igandeko partida prestatzen hasteko. Guztira bost entrenamendu egingo ditu talde galiziarraren bisita jaso aurretik. Deportivoren aurkako partida igandean izango da, 17:00etan.
Jeffrey Sarpong
Reala eta Jeffrey Sarpong ados jarri dira jokalariaren kontratua desegiteko. Klubak eta Sarpongek adostasunez egiten diote uko kontratuz geratzen zen urteari, jokalariaren asmoa etxera bueltatzea baitzen. 2014ko ekainaren 30era arte zuen kontratua bertan behera utzi du Realak.