'Tamborrada-Danborrada' izeneko liburua osatu dute Gurpegik eta Sadak
Mikel Gurpegi kazetariak eta Javier Sada historialariak Tamborrada-Danborrada izeneko liburu mardula kaleratu dute. Danborradaren ia 200 urteko historia bildu dute 253 orrialdetan, hainbat argazkirekin ilustratuz. Gainera, egungo helduen danborrada guztietako bina partaideren argazkiak jaso dituzte, eta danborradari dagokion hiztegi bat ere osatu dute. Euskaraz eta gazteleraz idatzia dago liburua eta Sabadell Guipuzcoano bankuaren laguntzari esker argitaratu dute. Liburua bihar bertan jarriko dute salgai, 20 euroren truke.


