Realak berdinketa lortu du Deportivoren aurka (1-1)
Realak partida kaskarra egin du A Coruñako Deportivoren aurka, eta puntu bakarra lortu du Anoetan berdindu eta gero (1-1). Jokalari bat gutxiagorekin jokatu dute galiziarrek 65. minutuaz geroztik. Hala eta guztiz ere, donostiarrek ezin izan dute garaipena eskuratu.
25. minutuan aurreratu dira bisitariak, Pizziren gol bati esker. 45. minutuan Velak berdindu egin du. Bigarren zatia negargarria izan da joko aldetik, eta berdinketarekin amaitu da norgehiagoka.

