Antton Troitiñoren estradizioari buruzko epaiketa hasi da Londresen
2011n utzi zuten libre, baina berriro atxilotzeko agindu zuen Espainiak, ‘Parot doktrina’ ezarri ziotelako
Antton Troitiño (Intxaurrondo, 1957) preso donostiarraren aurkako estradizio epaiketa hasi dute gaur Londresen. Iazko Ekainean atxilotu zuten, Londresen, eta harrezkero preso daukate, Erresuma Batuak Espainiak egindako estradizio eskaera onartu edo ez erabaki arte.
Troitiño 2011ko apirilean utzi zuten aske, 24 urtean preso egon ondoren; baina berriro atxilotzeko agindu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, Parot doktrina ezarri ziotelako. Azkeneko auzi saioa urtarrilaren 8an egin zuten. Epaimahaiak gaur eta bihar entzungo ditu epaiketako aldeen azalpenak. Ez du iragarria noiz emango duen epaia.

